Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/18

MICROSTABLE 2026: "AMICO" + "A TRAVÉS DEL ESPEJO" + "EL CAMERINO"

MICROSTABLE 2026: "AMICO" + "A TRAVÉS DEL ESPEJO" + "EL CAMERINO"

MICROSTABLE 2026: "AMICO" + "A TRAVÉS DEL ESPEJO" +  "EL CAMERINO"
Antzerkia

Deskribapena

2026ko "MICROESTABLE" Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.

La Nave Producciones Teatrales S.L.ek, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, “MICROESTABLE 2026” Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen IX. Jaialdia gauzatu eta koordinatuko du urriaren 17an, 18an, 22anan, 23an, 24an eta 25ean, hainbat proposamen eszeniko garaikide aurkezteko.

AMICO
KEINU ANTZERKIA ETA UMOREA
Berraurkitzearen festa, bestondoa, tira-birak eta azken agurra. Bi aktoreek, hizkuntza koreografikoa darabiltela eta keinu antzerkiaren bitartez, umorez, dantzaz eta akrobaziaz betetzen dute beren unibertso berezia, beren eta bere pertsonaien adiskidetasuna ospatzeko. Giro ona erritmo balkanikoan.
AMICO TEATRO, TXORI GARCÍA URIZ & ION BARBARIN LISARRI (Nafarroa-Navarra)

A TRAVÉS DEL ESPEJO
DANTZA
Eta politikoki zuzena denak eragozten digun galdera hori egiteko behar bezalako adorea emanen baligute? Gure bizitza txikitan uste genuena bezalakoa balitz, non egonen zinateke orain? Jakin-minak jotako gogo lotsagabe bat gorputz baten kontra, ia inolako hitzik egiteko borondaterik ez duena. Hala ere, badago bata bestearengandik hurbil mantentzen dituen zerbait: dantza.
COMPAÑÍA AINHOA EGUIZABAL & UXUE OLAZARAN (Nafarroa/Navarra)

EL CAMERINO
ANTZERKI FISIKOA
El Camerino bikote eszeniko delikatu bat da, Mai Rojasek bere seme Leorekin batera antzeztua. Kamerino baten intimitatean, artista zahar eta nekatu bat ispiluaren aurrean prestatzen ari da eszenara atera aurretik. Objektu, argi eta eguneroko keinuen artean, haur bat agertzen da jostetan, behatzen dio eta artista zaharra zirikatzen du. Poliki-poliki, topaketa horrek zerbait sakonagoa agerrarazten du: haurra ez da belaunaldi-txandaketa bat, artistarengan bizi den haurraren isla baizik.
Antzerki fisikoaren eta mugimenduaren poesiaren bidez, antzezlana orainaren eta oroimenaren arteko elkarrizketa da: behin batean bizitza arteari eskaintzera bultzarazi zuen bulkada inozo haren oroigarri bat, gogo handiz eta zalantzaz betetako bulkada.
LOS ESCULTORES DEL AIRE, MAI ROJAS & LEO ROJAS (Katalunia/Cataluña)

+ 18
Sarrera doan
LEB INTENSIF Jaialdiarekin elkarlanean

MICROSTABLE 2026: "AMICO" + "A TRAVÉS DEL ESPEJO" + "EL CAMERINO"

Lekua / LugarElizondo
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioLibre, eserleku guztiak bete arte
Ordutegia / Horario11:45 + 12:30 + 13:30
Iturria / Fuentepamplonaescultura.es

Kokalekua