MICROSTABLE 2026: "ANSELMA Y LOUISE" + "EL CAMERINO" + "POMPAS ENTRE NOTAS"

Deskribapena
2026ko "MICROESTABLE" Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
La Nave Producciones Teatrales S.L.ek, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, “MICROESTABLE 2026” Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen IX. Jaialdia gauzatu eta koordinatuko du urriaren 17an, 18an, 22anan, 23an, 24an eta 25ean, hainbat proposamen eszeniko garaikide aurkezteko.
ANSELMA Y LOUISE
ANTZERKI MUSIKALA
Bi txerriki-saltzailek gaua eman dute errepideko hotel batean, kasino batera joateko, biak ere prest txanponjaleetan sari bat irensteko. Baina, zer gertatzen da labana ederki erabiltzen dakiten bi emakumek, haragia xehatzeaz nazkaturik, beren patuaren gaineko agintea hartzen dutenean? Satira musikal garratz eta zoroa da ahalduntzeaz, pazientziaren mugez eta mendekatzeko arteaz.
COMPAÑÍA BÚNKER TEATRO, AUBA RAMIS, SARA GARCÍA & ESTER V. BURGESS (Madril/Madrid)
EL CAMERINO
ANTZERKI FISIKOA
El Camerino bikote eszeniko delikatu bat da, Mai Rojasek bere seme Leorekin batera antzeztua. Kamerino baten intimitatean, artista zahar eta nekatu bat ispiluaren aurrean prestatzen ari da eszenara atera aurretik. Objektu, argi eta eguneroko keinuen artean, haur bat agertzen da jostetan, behatzen dio eta artista zaharra zirikatzen du. Poliki-poliki, topaketa horrek zerbait sakonagoa agerrarazten du: haurra ez da belaunaldi-txandaketa bat, artistarengan bizi den haurraren isla baizik.
Antzerki fisikoaren eta mugimenduaren poesiaren bidez, antzezlana orainaren eta oroimenaren arteko elkarrizketa da: behin batean bizitza arteari eskaintzera bultzarazi zuen bulkada inozo haren oroigarri bat, gogo handiz eta zalantzaz betetako bulkada.
LOS ESCULTORES DEL AIRE, MAI ROJAS & LEO ROJAS (Katalunia/Cataluña)
POMPAS ENTRE NOSOTRAS
IKUSIZKO MAGIA ETA MUSIKA ZUZENEAN
Uztarturik ageri zaizkigu zuzeneko musika eta xaboi-burbuilen magia Teatros Mágicos taldearen antzerki proposamen bitxi honetan. Eszenaratze soila duela, hau da, agertokian piano bat, mahai bat eta xaboia soilik daudela, ikuskizunak ederki erakusten du ez dela baliabide handirik behar irudimenez, edertasunez eta emozioz beteriko mundu bat sortzeko.
COMPAÑÍA TEATROS MÁGICOS, MASSIL ALLACHE & MARÍA SUBERVIOLA (Nafarroa/Navarra)
+ 18
10€ saioko. Aurrez izena emanda