MICROSTABLE 2026: "ISA LA PITONISA" + "POR CULPA DEL AMOR" + "IHTOK"

Deskribapena
2026ko "MICROESTABLE" Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
La Nave Producciones Teatrales S.L.ek, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, “MICROESTABLE 2026” Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen IX. Jaialdia gauzatu eta koordinatuko du urriaren 17an, 18an, 22anan, 23an, 24an eta 25ean, hainbat proposamen eszeniko garaikide aurkezteko.
ISA LA PITONISA
CLOWN
Isa la Pitonisa munduan barna bidaiatzen den nomada bat da, berak bakarrik ezagutzen dituen igarkizun-arteak erabilita. Gaur, karabana matxuratu zaio eta ezin du aurrera egin. Isak bere asmakizun arterik sekretuenak erabiliko ditu ikusleen etorkizuna konpontzen laguntzeko, baina, batez ere, berea. Gauza izanen ote da publikoaren etorkizuna jakiteko? Egin ahalko du bidean aurrera?
ASIRIS GONZÁLEZ (Katalunia/Cataluña)
POR CULPA DEL AMOR
ANTZERKI MUSIKALA
Mutil bat eta neska bat ohean esnatu dira, gaua alkoholetan eta maite-garretan blai igaro eta gero. Sergiorentzat, beste neska bat da, larru-jotze hutsa. Estibalizek, ordea, guztiz bestela pentsatzen du. Agian, patuak betirako elkartu ditu. Umorez betetako amodio istorioa da, musika hasieratik amaierara entzunda, ikuslea musikalaren munduan murgilarazita.
TINONÍ, JULIÁN SALGUERO & VERÓNICA POLO (Andaluzia/Andalucía)
IHTOK
DANTZA
Bi pertsonaiaren arteko desberdintasunek eta antzekotasunek haien idiosinkrasietan oinarritutako elkarrizketa sortzen dute, eta gune horretan, kultur ezaugarriak eta izaerak ezagutu eta aitortzen dituzte. Denboraldi mugatu batean, beren testuinguruen gurutzamendua esperimentatuko dute, eta nola fenomeno horrek eraldatzen dituen, haiengan beraiengan halako iraultza bat eraginez. IHTOK gonbidapen bat da gogoeta egitera bai aurreiritzi inkontzienteez, bai kulturaniztasunaren balioaz, mugimenduko narratiba baten bitartez.
OLATZ LARUMBE & ALFONSO AGUILAR (Nafarroa/Navarra)
+ 18
10€ saioko. Aurrez izena emanda