2026/12/08

Motx pailazoa: "Oroitzapen ederrak"

Motx pailazoa: "Oroitzapen ederrak"

🎭
Antzerkia

Deskribapena

Motx pailazoak oroitzapenen bidezko bidaia hunkigarria egingo du Martintxo lagun handiaren oroimena bizirik mantentzeko. Elkarrekin bizitako abenturak eta beti batu dituen lotura berpiztuko ditu, haren gabeziaren ondoren ere. Haren omenez haritz bat landatu zutenetik hiru urte igaro direnean, umorez, hunkiduraz eta samurtasunez beteriko istorio berri bat sortuko da, familia osoa adiskidetasuna eta oroitzapenen balioa ospatzera gonbidatzen duena.

  • 2-8 urte

 

Motx pailazoa: "Oroitzapen ederrak"

Lekua / LugarMuxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio6€
Ordutegia / Horario18:00
Iturria / FuenteGetxo Kultura

Kokalekua