2026/11/17 - 2026/11/24

"Nola aukeratu irakurgai (on) bat?" (Dorleta Kortazar)

"Nola aukeratu irakurgai (on) bat?" (Dorleta Kortazar)

"Nola aukeratu irakurgai (on) bat?" (Dorleta Kortazar)
Hitzaldia

Deskribapena

Azaroaren 17 eta 24an, guraso eta hezitzaileentzako irakurketa tailerra Dorleta kortazarren eskutik.

Haurrak liburuetara gerturatu eta irakurzaletasuna sustatzea litzateke tailer honen helburua. Horretarako, eskura ditugun tresnak ezagutuko ditugu, eta irakurgaiak ondo aukeratzeko gomendioak emango ditugu.

Liburuak ezagutzeko, marko teorikoa partekatzeko eta batez ere hausnarketak eta zalantzak argitzeko aukera izango dugu ikastaroan.

Bi egun hauetan leku egingo diegu liburuei, ipuinei, haurraren fantasiari. Izan ere, adituek azpimarratzen dute ipuinak ezinbesteko tresna direla, besteak beste fantasia eta irudimena garatzeko, batez ere bizitzako lehen urteetan.

Ipuinek aukera eskaintzen diete gure haurrei bizitzan garrantzitsuak diren bizipenak modu seguruan esperimentatzeko, bizitzarako garrantzitsuak diren erremintak eskuratzeko. Gurasoekiko lotura afektibo bat eskaintzen diete, barrura begiratzeko aukera bat, irudimena eta jakin-mina pizteko abagunea.

Ipuinak sinbolismoz eta jakintzaz beteta daude, eta aukera bat dira guraso eta hezitzaile moduan gure seme-alabekin bestelako lanketa batzuk egiteko.

Informazio orokorra:

  • Iraupena: 2 ordu
  • Irakaslea: Dorleta Kortazar Alkoz
  • Tokia: 17ko saioa Dinamoa sormen gunean eta 24koa Udal Liburutegian

"Nola aukeratu irakurgai (on) bat?" (Dorleta Kortazar)

Lekua / LugarDinamoa Sormen Gunea
Herria / Municipio
Prezioa / Precio5 €
Ordutegia / Horario17:30-19:30
Iturria / Fuentekulturaz.eus

Kokalekua

Galeria

"Nola aukeratu irakurgai (on) bat?" (Dorleta Kortazar) — irudia 2