2027/06/11

Iruñeko Orfeoia + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: "Beethoven-en Bederatzigarren Sinfonia"

Orfeón Pamplonés + Orquesta Sinfónica de Navarra: "Novena Sinfonía de Beethoven'"

Iruñeko Orfeoia + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: "Beethoven-en Bederatzigarren Sinfonia"
Kontzertua

Deskribapena

Beethovenen 9. Sinfonia Re minorrean, op. 125, Korala izenaz ezaguna, lehen aldiz entzuten duenak esperientzia musikala ez ezik transzendentala ere bizi du. Bederatzigarrenak musika eta testua batzen ditu sakoneko eta emoziozko mezu humanista batean. Mendebaldeko kulturako lan erreferentea da, ia modu naturalean bizi da herritar gehienen subkontzientean, eta historiako maisulanetako bat da. Beethoven gogoetara ez ezik arimara ere iristen da; hunkitu, erauzi, kolpatu, laztandu eta, are, astindu ere egiten du obra honekin.

Sinfoniaren azken atala, alaitasunaren oda, koruarekin eta lau bakarlarirekin, Beethovenen ekarpen handia izan zen, eta piezari Europar Batasuneko Ereserki Ofizial bihurtzeaz gain, entzuten duenarentzat betiereko melodia sortzea ahalbidetu zion.


PROGRAMA

Ludwig van Beethoven
9. Sinfonia Re minorrean, op.125 “Korala” 

Perry So, zuzendaria
Mar Morán, sopranoa
Nerea Berraondo, kontraltoa
Juan Sancho, tenorra
Jan Antem, baxua
Iruñeko Orfeoia. Igor Ijurra, zuzendaria
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa


IRAUPENA: 70 MIN.

Iruñeko Orfeoia + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: "Beethoven-en Bederatzigarren Sinfonia"

Lekua / LugarBaluarte Auditorioa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio15€/29€/35€
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / Fuentebaluarte.com

Kokalekua