"Peliküla dokümental festibala #4" 2026
"Peliküla dokümental festibala #4" 2026

Deskribapena
Peliküla dokümental festibala #4 urriaren 4tik 28ra bitartean antolatuko da.
Egitaraua:
2026/10/04
- 17:00: Non dago Mikel?
Iraupena: 80 min
Egileak eta solasaldia: Amaia Merino & Miguel Ángel Llamas
1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel Zabalza eta 20 egun geroago azaldu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Egia jakiteko eskubideari buruzko dokumentala. Bere hilketa eta 35 urte geroago bere familia oraindik egiaren bila dabil.
- 19:30: Dirakiren kontzertua
2026/10/11
- 18:30: Donbass: gerra Europaren bihotzean
Iraupena: 44 min
Egileak: Mikel Agirre eta Ibai Trebiño
2014ko otsailean Kieven izandako protesten ondoren, estatu kolpea izan zen Ukrainan. Horrek egoera politiko ekonomiko eta sozialean aldaketa sakonak ekarri zituen. 2014ko apirilean, Kieveko agintari berriak onartzen ez zituzten Luhansk eta Donetseko herritarrak altxatu egin ziren, eta erantzun moduan, Ukrainako Gobernuak Donbasseko Gerrari hasiera eman zion. Europako kazetari gutxik jaso zuten lehen eskuko testigantzen bitartez, Mendebaldeko masa komunikabide gehienen isiltasuna gainditu nahi izan dute Ibai Trebiñok eta Mikel Arregik dokumental honetan.
2026/10/18
- 18:30: Nun habila Perkain? (II)
Iraupena: 52 min
Egilea eta solasaldia: Mikel Erramouspe
Aldudarrak kultur elkarteak lekuko pilotaren historia aberatsa ikertzeko eta zabaltzeko helburua duten lau dokumental aterako ditu. Horien artean lehena da «Nun habila Perkain». Mikel Erramouspe errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoaren hobeki ezagutzea. Frantses iraultza denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen hiru herri hauetan. Mendiz mendi ibiliko da Banka, Aldude eta Urepelen gaindi, bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat. Zerbaitetarat helduko dea?
2026/10/25
- 18:30: (Nora)Bidean
Iraupena: 51 min
Egilea: Xaví Bosh
Bidasoa ibaia Europako muga ikusezin bihurtzen da. (NORA)BIDEANek isilean zeharkatzen den ibilbide prekarioa, kontrolen itzalak, laguntza sareen keinuak eta burokraziaren labirintoa argitara ekartzen ditu.