2026/11/08

Liburu-aurkezpena: "Instrucción de novicias. Vidas del convento barroco"

Presentación de libro: "Instrucción de novicias. Vidas del convento barroco"

Liburu-aurkezpena: "Instrucción de novicias. Vidas del convento barroco"
Hitzaldia

Deskribapena

La Sinsorgak jakinarazten du:

Ilusio berezia egiten digun bisita bat dugu! Ana Garriga eta Carmen Urbita, Las hijas de Felipe podcastaren sortzaileak, La Sinsorgara etorriko dira, Blackie Booksek argitaratutako 'Instrucción de novicias. Vidas del convento barroco para guiar tu presente' liburua aurkeztera.

Oraindik ezagutzen ez dituzuenentzat, Las hijas de Felipe podcastak urteak daramatza erakusten kontatu digutena baino askoz ere leku interesgarriagoak zirela XVI. eta XVII. mendeetako komentuak. Idazleak ziren mojen, mistikoen, azpijokoen, adiskidetasunen, gatazken eta esamesen artean, Anak eta Carmenek emakume haien bizitzak berreskuratzen dituzte. Izan ere, komentuek sorkuntzarako, ezagutzarako, botererako eta, zenbaitetan, askatasun pixka bat lortzeko aukerak eskaini zizkieten.

Liburuak hamar urte baino gehiagoko ikerketen emaitzak biltzen ditu, eta Barrokoko emakume haien bizitzak gaur egungo galdera handietako batzuekin lotzen ditu. Duela lau mendeko mojek oraindik ere badute zer kontatu, nonbait.

Sarrerek 4 euro balioko dute, edaririk gabe. Diru horrekin, egileen bidaia- eta ostatu-gastuak ordaintzen lagundu nahi dugu.

Liburu-aurkezpena: "Instrucción de novicias. Vidas del convento barroco"

Lekua / LugarLa Sinsorga, kulturgune feminista
Herria / Municipio
Prezioa / Precio4 €
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / Fuentelasinsorga.com

Kokalekua

Galeria

Liburu-aurkezpena: "Instrucción de novicias. Vidas del convento barroco" — irudia 2