2026/10/29

Liburu-aurkezpena: "Hegal Egiten" (Eneko Bidegain)

Presentación del libro: "Hegal Egiten" (Eneko Bidegain)

Liburu-aurkezpena: "Hegal Egiten" (Eneko Bidegain)
Hitzaldia

Deskribapena

HEGAL EGITEN, Eneko Bidegain (2026)

Euskal historia hurbileko gertaera gogoangarrienetako bat ahanzturatik atera duen eleberria da hau: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrakeko bi presok Paueko presondegitik ihes egin zutenekoa. Baina Hegal egiten ez da ihesaldi baten kronika soilik. Maddi Hegiren urratsei jarraituz, kartzelako bizimodua, emakumeek euskal gatazkan izan duten tokia, Frantziarekiko tentsio politikoa, presio poliziala eta parapoliziala, garaiko giro soziala edota belaunaldi arteko ezin ulertuak kontatzen dizkigu.

Eneko Bidegainek, lekukotasunetan, gutunetan eta ikerketa zorrotzean oinarrituta, memoria eta literatura uztartzen ditu, egiazko gertakarietatik abiaturiko fikzio honetan. Eta, eleberri eder bati dagokion moduan, ez dira falta misterioak, intrigak eta trikimailuak, irakurlearen jakin-mina kitzikatu eta orriz orri airean eramanen dutenak.

 

Karmele Jaioren gidaritzapean.

Liburu-aurkezpena: "Hegal Egiten" (Eneko Bidegain)

Lekua / LugarIzaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario18:30
Iturria / Fuenteiak.eus

Kokalekua