Ander Izagirreren "La mochila. Vida de Muñagorri" liburuaren aurkezpena
Presentación del libro "La mochila. Vida de Muñagorri", de Ander Izagirre

Deskribapena
La mochila. Vida de Muñagorri liburuaren aurkezpena, Ander Izagirre kazetari eta idazlearen lan berria. Libros del K.O. argitaletxeak argitaratu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak emandako 2025eko Raúl Guerra Garrido Bekaren emaitza da.
Liburuak Alberto Muñagorriren bizitza berreraikitzen du. Hamar urte zituela, 1982an, ETAren atentatu batean larri zauritu zuten Errenterian. Haren bizipen pertsonaletik abiatuta, lanak Euskadiko historia hurbilaren hainbat hamarkada zeharkatzen ditu, eta indarkeria, memoria, biktimak eta bizikidetza bezalako gaiak jorratzen ditu.
Aurkezpenean Ander Izagirre egilea eta Alberto Muñagorri, lanaren protagonista, izango dira.
Ekitaldiari hasiera emango dio Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak.
Doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira on-line https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean edota presentzialki Lekuona Fabrikan eta Aldakonea Liburutegian.
Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia (Kultura Saila)