CIMASUB 2026 (egitaraua) - Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa
Programa CIMASUB 2026 - Ciclo Internacional de Cine Submarino

Deskribapena
Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloak (CIMASUB) azaroaren 12, 13 eta 14an Antzoki Zaharrean ospatuko den 50. edizioaren programa ofiziala aurkezten du. Itsaspeko zinemaren, argazkigintzaren, emozioaren eta ingurumenarekiko kontzientziaren hiru jardunaldi, itsasoarekiko dugun pasioa partekatuz mende erdia ospatzeko.
Aurten, CIMASUBek oso edizio berezia egingo du. 1975ean hasi zenetik, Realaren Urpeko Jardueren sailaren eskutik, jaialdiak bide luzea egin du ozeanoen edertasuna eta hauskortasuna milaka pertsonarengana hurbilduz. Berrogeita hamar edizio geroago, mundu liluragarri bat deskubritzen jarraitzen dugu elkarrekin, beti harritzen gaituena.
Hiru zinema saioak doakoak izango dira, eta sarrerak proiekzio bakoitzaren egunean bertan egongo dira eskuragarri. Goizean Victoria Eugenia Antzokian jaso ahal izango dira, 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldean Antzoki Zaharrean, 16:30etik 19:00etara, lekuak bete arte.
Berrogeita hamar edizio, milaka irudi eta gure ozeanoak ezagutzeko eta babesteko grina bera.
Informazio gehiago: Nazioarteko Itsaspeko 50. Zinema Zikloaren programa.