2026/11/07

Barakaldoko Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua 2026: "Beee!"

Programa de Artes Escénicas para Público Familiar 2026: "Beee!"

Barakaldoko Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua 2026: "Beee!"
Antzerkia

Deskribapena

Barakaldoko 2026ko Familientzako Arte Eszenikoen Egitarauaren barruan.

Landa-inguruan bizi eta ia jateko ere ez duten aitona-amonek geratzen zaien azken txanponarekin ardi bat erostea erabakitzen dute. Egoera hobetzen lagunduko al die? Bueeeeno, ez dugu jakingo ikusi arte... Beee! lehengo jakinduriari, antzinako lanbideen oroimenari eta naturarekin sinbiosian bizitzeko balioei egindako omenaldia delako. Ardi batekiko harremanaren eta pertsonaiek ezartzen duten loturaren bidez mutualismoa erdigune duen istorio biribila azaltzen da. Proposamen artistiko honen funtsa gizarteari sustrai tradizionaleko ezagutzak eta naturarekin hain harreman estua izatea ahalbidetzen duten antzinako lanbideak hurbiltzea da. Baita ingurunearekiko harremanak izateko errespetuzko modua baloratzea ere.

Barakaldoko Familientzako Arte Eszenikoen Egitaraua 2026: "Beee!"

Lekua / LugarGurutzetako Gizarte Etxea
Herria / Municipio
Prezioa / Precio2,15€-tik
Ordutegia / Horario18:00
Iturria / Fuentebarakaldo.eus

Antolakuntzagile

CIA. DELIRI

Kokalekua