Gasteizko Liburu Azoka 2026: egitaraua
Programa Feria del Libro de Vitoria-Gasteiz 2026

Deskribapena
Azken ediziotik bost urte igaro ondoren, Liburu Azoka Arabako hiriburura itzuliko da urriaren 8tik 12ra, eta formatu berria, kokapen berria eta data berriak izango ditu.
Karmele Jaio idazleak eta Larrua dantza-konpainiak inauguratuko dute azoka urriaren 8an, ostegunez, Florida parkean. Florida parkea liburuak ezagutu eta irakurtzeko espazio irekia izango da bost egunez, eta kultura-jarduera ugari hartuko ditu.
Gasteizko liburu-dendek (Anegón, Arlekin, Astrolibros, Elkar, Liburutopia, Omega, Saga Liburudenda eta Zuloa) azken nobedade bibliografikoak aurkeztuko dituzte Florida pasealekuan jarriko dituzten zortzi kasetetan. Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen eta Senda pasealekuaren artean egongo dira, eta horietara hurbiltzen direnek liburuak begiratu eta kontsultatzeko, iritziak biltzeko eta liburuak %10 merkeago erosteko aukera izango dute.
Azokako standetara hurbilduko dira, beren azken lanak aurkeztu eta liburuak sinatzera, hogeita hamar idazle inguru, hala nola Karmele Jaio, Carmen Mola goitizenez idazten duten hiru idazleak, Katixa Agirre, Samuel Vernal, Ibon Abad, Andrea Longarela, Ibon Martín, Jon Azkueta, Paula Gallego eta Mikel Santiago.
Azokak iraungo duen bost egunetan, poesia-errezitaldiak, hitzaldiak eta literaturari eta sorkuntza literarioari buruzko solasaldiak egingo dira, baita paperezko txotxongilo eta zuzeneko ilustrazioko tailerrak ere, haurrentzat.
Musika ere izango da: Dj Ponek larunbat eguerdia girotuko du.
Programa bete-betea, Liburu Azoka literaturaren sorkuntzari, ekoizpenari eta dinamizazioari buruzko tokiko ekitaldi kulturala izan dadin, bestelako jarduerak ere proposatuta.