2026/09/25 - 2026/12/13

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: egitaraua

Programa Festival Internacional de Teatro de Vitoria-Gasteiz 2026

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: egitaraua
Jaialdia

Deskribapena

Antzerki jaialdia funtsezko tresna da Gasteizen eta Araban arte eszenikoak sustatzeko zereginean.

Duela bost hamarkada sortu zenetik, jaialdiak hainbat belaunalditako milaka pertsonari ireki dizkie ateak; ikusle fidel, zorrotz eta aditu horiek orain hiriko antzokiak betetzen dituzte. Gainera, erreferentziazko programa bihurtu da nazioko eta nazioarteko sortzaile askorentzat.

Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Jaialdia udazken honetan itzuliko da 34 ikuskizun ezberdinekin, 47 emanalditan eskainiko direnak, eta bitartekaritza eta programazio hedaturako 8 ekintzarekin. Jaialdia irailaren 25etik abenduaren 13ra egingo da.

51. edizio honek nazioarteko 7 proposamen hartuko ditu, tokiko sorkuntzako erabateko 6 estreinaldi, Euskadin programa honen barruan lehen aldiz ikusi ahal izango diren 6 lan, eta euskarazko 7 ikuskizun.

Programazio zabal honetan antzezleen artean honako izen hauek nabarmentzen dira, besteak beste: Carolina Yuste, Eneko Sagardoy, José María Pou, Carlos Hipólito, Malena Alterio, Javier Cámara, Israel Elejalde eta Natalia Huarte. Zuzendaritzan, berriz, Sergio Peris-Mencheta, Andrés Lima, Josep Maria Mestres, Ernesto Caballero eta Pablo Remón izango dira, besteak beste.

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: egitaraua

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: egitaraua

Lekua / LugarVitoria-Gasteiz
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioKontsultatu
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentevitoria-gasteiz.org

Kokalekua