2026/07/11 - 2026/07/19

Barakaldoko Jaiak 2026: Karmenak

Programa Fiestas de Barakaldo 2026 (Cármenes 2026 )

Barakaldoko Jaiak 2026: Karmenak
JaiakErakusketa

Deskribapena

2026ko Barakaldoko Karmenetako jaiak uztailaren 11tik 19ra bitartean ospatuko dira. Musika izango da, berriz ere, 2026ko Barakaldoko Karmenak jaialdiko protagonista nagusietako bat. Uztailaren 11tik 19ra bitartean, hiriak kontzertu eta gaueko emanaldi ugari eskainiko ditu Herriko Plazan eta Los Hermanos parkean, rocka eta popa, euskal musika tradizionala, berbenak, DJen saioak eta estatuko eta nazioarteko soinu berrienak barne. Kartelaren izen nagusiak Siloé, La Niña Polaca, Süne, Latzen eta Janus Lester dira, besteak beste.

Uztailaren 11n hasiko da programazioa, proposamen bikoitzarekin. Herriko Plazan, Latzen (23.30H), talde gipuzkoarrak, euskarazko heavy metalaren erreferenteak, irekiko ditu kontzertu nagusiak, hainbat jarraitzaile belaunaldi bilduko dituen emanaldiarekin. Aldi berean, Los Hermanos parkea jai giroz beteko da Verbena Kontinente (21.30H) ikuskizunarekin, kontzertu bakoitza festa herrikoi handi bat bihurtzen espezializatutako taldea.

Uztailaren 12a tradizioak eta zuzeneko musikak markatuko dute. Herriko Plazan Euskal Dantza erakustaldia izango da (22.00H), jaietako hitzordu garrantzitsuenetako batean euskal dantza tradizionalak publikoari gerturatuz. Bestalde, Los Hermanos Parkeak La Quinta Reserva (20.30H) hartuko du, bere bertsio eta jai-errepertorioagatik ezaguna den taldea, publiko guztientzako musika gau batez gozatzeko aproposa.

Programazioak uztailaren 13an jarraituko du Siloé (23.00H) taldearen emanaldiarekin Herriko Plazan. Valladolideko taldea, azken urteetako indie-pop nazionaleko nabarmenetakoa, abestiz betetako errepertorioarekin iritsiko da Barakaldora, eta milaka jarraitzaile erakarri ditu, soinu elektronikoak, folka eta pop garaikidea uztartuta.

Uztailaren 14a jaietako jardunaldirik bizienetako bat izango da. Herriko Plazan La Niña Polaca (23.00H) taldeak joko du, Estatuko eszena independentearen errebelazio taldeetako bat, bere zuzeneko indartsuengatik eta bereziki gazteekin konektatzeagatik ezaguna. Gau horretan bertan, Los Hermanos parkea dantza-pista handi bihurtuko da DJs Barakatown jaialdiarekin (23.00H)

Uztailaren 15ean, asteazkena, musikak leku garrantzitsua beteko du. Herriko Plazan oso emanaldi berezia izango da. Barakaldoko Udal Musika Banda (22.00H) izango da protagonista, Cristina Ramos abeslariarekin batera. Cristina Ramosek telebistako hainbat musika lehiaketa irabazi ditu, eta ahotsaldakortasunagatik ezaguna da. Talde instrumental handi baten indarra artistaren potentzia eszenikoarekin uztartuko duen proposamen berezi batez gozatzeko aukera emango du kontzertuak. Aldi berean, Los Hermanos parkeak Alarma Morea (23.00H) jasoko du, sustraien, ahots harmonien eta soinu garaikideen aldeko apustuagatik nabarmentzen den taldea.

Uztailaren 16an, osteguna, Karmengo eguna, Janus Lesterren (23.00H) txanda izango da Herriko Plazan. Musikari gipuzkoarra euskarazko musikan sortzen ari den ahotsetako bat da, belaunaldi berriekin bat egiten duen estilo fresko eta gaur-gaurkoari esker. Bien bitartean, Los Hermanos parkeak Xiberroots taldearen kontzertua hartuko du (23.00H) , Xaukena Xauk lagun duela, jai erritmoak, soinu tradizionalak eta proposamen garaikideak uztartuko dituen gau batean.

Programazioak uztailaren 17an jarraituko du, ostirala, bi proposamen oso ezberdinekin. Herriko Plazan Süne (23.00 H) izango da, egungo euskal musika eszenan proiekzio handiena duen emakumezko ahotsetako bat. Gau horretan bertan, Los Hermanos parkean erromeria animatua izango da Mugi Panderoa Erromeriarekin (23.00H), euskal ospakizun herrikoien espiritua berreskuratzen duen proposamena.

Uztailaren 18an, larunbata, jaietako gehien itxaroten den kontzeertuenetako baten txanda iritsiko da Banda Sabineraren (23.30H) emanaldiarekin Herriko Plazan. Joaquin Sabinaren errepertorioa omentzeko bandarik onenetakotzat da, eta kantautore andaluziarraren abesti ezagunenetako batzuen ibilbidea eskainiko du. Los Hermanos parkean, PI L.T. eta SUA(23.30H) taldeen kontzertuarekin. Bi proposamen horiek amaiera emango diote hiriko bederatzi eguneko kultur eta musika jarduerari.

Barakaldoko 2026ko Karmenetako kontzertuak:

Uztailak 11, larunbata
23:30 — Latzen — Herriko Plaza
21:30 — Verbena Kontinente — Los Hermanos parkea

Uztailak 12, igandea
22:00 — Euskal Dantzak — Herriko Plaza
20:30 — La Quinta Reserva — Los Hermanos parkea

Uztailak 13, astelehena
23:00 — Siloé — Herriko Plaza

Uztailak 14, asteartea
23:00 — La Niña Polaca — Herriko Plaza
23:00 — Barakatown DJ Jaialdia — Los Hermanos parkea

Uztailak 15, asteazkena
22:00 — Barakaldoko Udal Musika Banda + Cristina Ramos — Herriko Plaza
23:00 — Alarma Morea — Los Hermanos parkea

Uztailak 16, osteguna
23:00 — Janus Lester — Herriko Plaza
23:00 — Xiberroots + Xaukena Xauk — Los Hermanos parkea

Uztailak 17, ostirala
23:00 — Süne — Herriko Plaza
23:00 — Mugi Panderoa Erromeria — Los Hermanos parkea

Uztailak 18, larunbata
23:30 — Banda Sabinera — Herriko Plaza
23:30 — PI L.T. + SUA — Los Hermanos parkea

Barakaldoko Jaiak 2026: Karmenak

Lekua / LugarBarakaldo
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario
Iturria / Fuentebarakaldo.eus

Kokalekua