2026/10/31

Azkoitiko Gau Beltza 2026: egitaraua

Programa Gau Beltza 2026 de Azkoitia

Azkoitiko Gau Beltza 2026: egitaraua
Jaiak

Deskribapena

Udalak adierazten du:

Gau Beltza edo Arimen Gaua antzinako tradizioen arabera berrinterpretatzeko ahalegina egin dugu aurten Euskara Mahaitik. Egun horren bueltan indarra hartzen ari diren kontsumo ohiturei alternatiba eskaini nahian gure herriko toki batzuetan eta Euskal Herriko hainbat herritan antolatzen den ospakizunei begira jarri gara. Bide horretan, herriko eragile eta gurasoekin indarrak batu eta, horri esker, egitarau xume bat prestatu dugu urriaren 31rako nahiz aurreko egunetarako.

Lehenengoz, urriaren 31koa euskal tradizioan oinarritutako ospakizun eguna izango da Azkoitian. Urriaren 6an Josu Ozaita antropologoak “Gau Beltza ez da Halloween” Hitzaldia eskaini zuen Elkargunean. Gaian kokatzen hasteko lehen hitzordua izan zen. Gau Beltza edo Arimen Gaua Euskal Herrian tradizioa duen jaia dela jakin ahal izan genuen. Gure arbasoentzat data esanguratsua zen urriaren amaiera, neguaren etorrera sinbolizatzen baitzuen, eta baserritarrek uzta ematen zuen lurrari atseden hartzen uzten baitzioten hainbat errituren bidez. Ondoren, udaberrian, berriro esnatzen zuten amalurra, aski ezagunak ditugun Santa Ageda jaietako makilkadekin edo inauterien etorrerarekin.

Horrez gain, Gau Beltza hildako senideak eta hurbilekoak oroitzeko gaua zen Euskal Herrian eta umeentzako eta gazteentzako bihurrikeriak egitekoa. Kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu edo eta hildakoen arimei bidea erakusteko.

Gau Beltza berrinterpretatzeko nahiak nahiz "euskal tradizioan, historian eta hizkuntzan" oinarritutako Arimen Gaua ospatzeko gogoak elkartu gaitu, eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, egitarau xumea osatu dugu Azkoitiko lehenengo Gau Beltzerako. Aurtengoak erakutsiko digu hurrengoetarako bidea, espero dezagun lehenengoa eta azkena ez izatea.

Azkoitiko Gau Beltza 2026: egitaraua

Lekua / LugarAzkoitia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuenteazkoitia.eus

Kokalekua