2026/10/30 - 2026/11/01

Gorlizeko Gau Beltza 2026

Programa Gau Beltza 2026 de Gorliz

Gorlizeko Gau Beltza 2026
Jaiak

Deskribapena

Urriaren 30etik azaroak 1era Gorlizen publiko zabalari zuzendutako egitarauak Euskal Herriko tradizioak balioan jarri eta ezagutarazi egingo ditu.

Beste urte batez, Gorlizko Udalak Gau Baltzaren ospakizuna hartatuko du, sasoi aldaketei loturiko euskal errituala. Hiru eguneko programa baten bitartez herritarrak mota anitzeko ekintzez gozatu ahal izango dute: haurrentzako ipuin aurkezpenetik hasita, publiko zabalarentzako ikuskizunetararte.

“Txondor Plaza” antzerki obrak emango dio hasiera asteburuari. Ostiralean, arratsaldeko 18:30etan, Geuretik Sortuak ekimenaren barnean sortutako antzerki-zirku ikuskizuna, Elizako Plazan ikusgai izango da.

Larunbatean ospakizunak jarraitu egingo du. Eguerdiko 12etatik gaueko ordu txikietara Ibarreta Plaza aisia proposamenez lepo egongo da. Etxeko txikienek, tailer beldurgarriez, liburu aurkezpenaz eta izuaren pasarteaz gozatu ahal izango dute. Azken hori, Elizako Plazan egongo da eskuragarri arratsaldeko 18:15etik 21:15etara. Bitartean, 18:30etan Aritza Bergara idazleak, publiko nagusiari mitologiari buruz arituko zaio.

Arratsaldean zehar gainera, sasoiko zaporeak presente egongo dira eta Astoondo taldeak, Sindrome Fires gaixotasunaren ikerketa babesteko, hamburguesa solidarioak salduko ditu. Iluntzean, Attitude eta Aratz dantza taldeen emanaldiek eta DJ saioek emango diote amaiera egunari.

Asteburua agurtzeko, igandean, azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunarekin bat eginez, “Coco” filmaren euskarazko proiekzioa egongo da ikusgai arratsaldeko 18:00etan, Elizako Plazan.

Gorlizeko Gau Beltza 2026

Lekua / LugarGorliz
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentegorliz.eus

Kokalekua