Getxophoto 2027: egitaraua
Programa Getxophoto 2027

Deskribapena
2027ko Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia maiatzaren 27tik ekainaren 20ra bitartean udalerriko espazio publikoko hainbat agertokitan izango da.
Hamargarren urtez jarraian, Getxophotok mundu osoko artista bisualak gonbidatzen ditu 21. ediziorako proposatutako gaiaren inguruko ikuspegia partekatzera: marea. Jaialdiak sortzaileak deialdi honetan parte hartzera animatzen ditu, argazkigintza, bideoa, instalazioa, performancea, arte digitala edo beste edozein adierazpen bisual erabiliz.
Epaimahaiak —Monica Allende (komisarioa, sormen-zuzendaria eta irakaslea, Londres), Victoria Ismach (Montevideoko Argazkigintza Zentroko komisariotza-koordinatzailea), John Fleetwood (irakaslea, komisarioa eta Photo:-ko zuzendaria, Johannesburg) eta Cale Garrido (Getxophotoko komisario berria, Hanburgo)— hiru proiektu irabazle hautatuko ditu, eta horiek Jaialdiaren hurrengo edizioko programazioaren parte izango dira.
Iaz, nazioartean harrera bikaina izan zuen deialdi honek 533 proiektu jaso zituen, 48 herrialdetako artistengandik. Izena emateko epea 2026ko azaroaren 3an amaituko da.
Informazio guztia jaialdiaren webgunean dago.