Ipuingarria izango da 2026: egitaraua
Programa Ipuingarria izango da 2026

Deskribapena
2026ko Ipuingarria Izango Da - Liburuaren Besta jaialdia azaroaren 5etik 8ra bitartean ospatuko da.
Bat, bi, hiru: Hemen da ipuingarria!
Bost… Lau… Hiru… Bi… Bat!! Ipuingarria hastera doa! Bazen behin, duela sei urteko udazkenean, Karrikiriko liburu baten orrialde artean abentura txiki bat hasi zena. Eta gaur, sei urte geroago, abentura horrek hazten jarraitzen du, ipuinen indarrez, sormenaren taupadaz eta lagunen irribarrez elikatuta. Ba al zenekien Iruñeko Alde Zaharrean ipuinak ez direla irakurtzen, bizi egiten direla?
Haizeak ipuinak xuxurlatzen dizkigu, hitzek irudimenari ateak irekitzen dizkiote, marrazkiek txoko guztiak kolorez betetzen dituzte, eta musikak bihotza dantzan jartzen digu.