2026/10/25

Lore Jokoak 2026 Mungian: egitaraua

Programa Lore Jokoak 2026 en Mungia

Lore Jokoak 2026 Mungian: egitaraua
Jaiak

Deskribapena

Mungia 1900, herri bakarra gara lelopean, musikak, dantzek, antzezpen historikoek eta herri-jarduerek hartuko dituzte Mungiako kaleak datorren domekan, urriaren 25ean.

Lore Jokoak 11:00etan hasiko dira, txalaparta-deiarekin eta umeentzako jolasekin. Goizean zehar, besteak beste, «Erraldoiak Dantzan» tailerra, herritarren desfilea, «Herria Dantzan» ekimena, antzinako eszenak eta herri-antzezlan laburra izango dira. Horrez gain, erakusketak, bertsolariak eta trikitixa doinuak ere izango dira.

14:00etan, Lapiko Solidarioa egingo da Euskal Pizkundeko karpan, eta bildutako diru guztia bularreko minbizi metastasikoa duten emakumeek, haien senideek eta lagunek osatutako Maite Ta Bizi elkartera bideratuko da. Errazio bakoitzak 6 euro balioko du, eta tiketak 12:00etatik aurrera erosi ahal izango dira karpan bertan.

Arratsaldean, bertoko produktuez betetako otzaren zozketa egingo da 17:00ak aldera, eta 17:15ean Lorratz taldearen erromeriak emango dio amaiera jardunaldiari Matxin plazan.

Mungiako Udalak herritarrak egitarauko jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu, herriko historia, kultura eta tradizioak elkarrekin ospatzeko.

Lore Jokoak 2026 Mungian: egitaraua

Lekua / LugarMungia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / FuenteMungiako Udala

Kokalekua