Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/06/19 - 2026/06/20

Bilboko Gau Zuria 2026: egitaraua (ekainak 19 eta 20)

Programa Noche Blanca 2026 de Bilbao (19 y 20 junio - Gau Zuria)

Bilboko Gau Zuria 2026: egitaraua (ekainak 19 eta 20)
JaialdiaErakusketa

Deskribapena

Hiriaren Fundazioaren 726. urteurrena gomutatzeko, Bilbo agertoki artistiko handi bihurtuko da berriz ere, GAU ZURIA ospakizunarekin, ekainaren 19an eta 20an. Ekitaldia bi egunetan egingo da, barikuan eta zapatuan, 19:30etik 00:30era, eta 29 instalazio eta proposamen artistiko (15 tokikoak dira, 8 estatu mailakoak eta 6 nazioartekoak) eskainiko dira publiko guztientzat, arreta berezia eskainiz familiarteko publikoari, kultura-esperientzia inklusibo, irisgarri eta parte-hartzaile gisa sendotuz.  

ITSASADARRA, IBILBIDEA EGITURATZEN DUEN ARDATZA

Aurtengoan, Bilboko itsasadarra izango da ibilbidearen ardatz nagusia, eta Udaletxetik Itsas Museoraino jarduerak antolatuko dira, hiriko espazio enblematikoenetako batzuk zeharkatuz, hala nola Uribitarte pasealekua, Zubizuri, BilbaoArteko Uribitarte40 aretoa, Bizkaia Aretoa, Casilda Iturrizar parkea edo Euskalduna jauregia.

Era berean, ibilbidea Azkuna Zentrora hedatuko da, GAU ZURIAren hiri-izaera indartuz eta herritarrek gozatzeko dituzten aukerak zabalduz.  

Kaleak, zubiak, kaiak, plazak, berdeguneak eta kultura-ekipamenduak sorkuntza garaikidearen agertoki bihurtuko dira, artea, diseinua, teknologia eta herritarren arteko elkarreragina uztartzen dituzten proposamen artistikoekin.

Begoña Escribanok azaldu ditu programazioko xehetasunak, eta, azaldu duen bezala, «hitzordu honetan murgiltze-instalazioak, esku-hartzeak argiekin, proposamen interaktiboak, ikuskizun ibiltariak eta esperientzia sentsorialak egongo dira, hala Bilbo agertoki artistiko handi bihurtzen duen ibilbide bat eratuz».

Aurtengo nobedadeen artean, nabarmentzekoa da abesbatza- eta instrumentu-ikuskizunak Euskalduna jauregiko hallera eraman direla. Bertan, Bilboko taldeek zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte bi egunetan.  Gainera, programaren barruan GAU ZURIAren beste edizio batzuetako instalazioak, berregokituta, egongo dira, hala nola Abandoibarrako Itsasargiak edo Zizak.  

KULTURA IRISGARRIA ETA JASANGARRIA

GAU ZURIAk kultura-eredu jasangarri, inklusibo eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datorren eredu batekiko konpromisoari eusten dio.   

Material berrerabilgarriak erabiltzearen eta jasangarritasun-irizpideetatik sortutako argi-instalazioak garatzearen aldeko apustua egiten du, ingurumen-inpaktua minimizatuz. 

Era berean, kultura-azpiegituretarako irisgarritasuna bermatzen du, sorkuntza garaikidea herritarrengana hurbilduz hiriko hainbat espazio, instalazio eta kultura-zentrotan.

NAZIOARTEKO KULTURA-ERREFERENTEA

GAU ZURIA erreferente gisa finkatu da sorkuntza garaikideko jaialdien esparruan, eta estatuko eta nazioarteko (Frantzia, Alemania edo Australia) artistek eta konpainiek parte hartzen dute, bai eta ospe handiko eta nazioarteko proiekzioa duten tokiko sortzaileek ere.

BILBOREN 726. URTEURRENA

GAU ZURIA hiriaren 726. urteurrenaren ospakizunen barruan dago. Gaur bertan, ekainak 15, 1300. urtean hiria sortu zen egunean, Bilboko bandera altxatu dute Ernesto Erkoreka plazaren erdiko lorategietan, alkatea ekitaldiko buru izanik. Berarekin batera korporazioko kideak egongo dira.

Datorren domekan, ekainak 21, herritarren lore-eskaintza egingo da On Diego jaunaren omenez.   Juan Mari Aburto alkatea eta zinegotziak, dantzariak eta txistulariak lagun dituztela, Udaletxetik Plaza Biribileraino joango dira. Plaza horretan dago hiriaren sortzailearen estatua eta han erromeria bat egingo da.

  • Barruko espazioak sarrera librekoak dira, harik eta edukiera osatu arte.
  • Programa turismo-bulegoetan egongo da eskuragarri.

Bilboko Gau Zuria 2026: egitaraua (ekainak 19 eta 20)

Lekua / LugarBilbao
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioBarikuan eta zapatuan, 19:30etik 00:30era
Iturria / Fuentebilbao.eus

Kokalekua

Galeria

GauZuria2026.jpg
ProgramaNocheBlanca2026deBilbao.jpg