2026/12/04

"Pupa, pupita, pupila. Ikusmenaren masaje bat"

"Pupa, pupita, pupila. Un masaje visual"

"Pupa, pupita, pupila. Ikusmenaren masaje bat"
Antzerkia

Deskribapena

OFNI antzerki zikloaren barne.

Hitzordua eskatu, zentrora iritsi eta pertsona batek harrera egiten dizu. Objektu txikiz eta pastilaren batez beteta dagoen mahai baten ondoko ohatilan etzatera gonbidatzen zaitu. Bero egiten duen, manta bat nahi duzun, begiei erortzen uzteko eskatzen dizu, garezurraren hondoraino, eta hari betazalak eskaintzeko. Eskuzabaltasun eta abenturarako prestasun ekintza bat da, jakina. Hortik aurrera, argiak itzali eta masaje berezi bat hasten da, ametsetan ikusten jarraitzen duzula gogorarazten dizuna. Masajeak ordubete iraungo du, antzerkiak ere bai, ametsa, ordea, laburragoa izango da. Ordurako portura iritsiak izango gara.

"Pupa, pupita, pupila. Ikusmenaren masaje bat"

Lekua / LugarKutxa Fundazioa Kluba
Herria / Municipio
Prezioa / Precio10 / 12 €
Ordutegia / Horario10:30, 12:00, 16:00, 17:30, 19:00
Iturria / FuenteKutxa Fundazioa

Antolakuntzagile

Idoia Zabaleta Morán eta Leticia Morales Rodrigo

Kokalekua