Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/08/02

Donostiako Musika Hamabostaldia 2026: Verdini Dantza Taldea: "Verdiniren distira"

Quincena Musical de San Sebastián 2026: Verdini Dantza Taldea: "El destello de Verdini"

Donostiako Musika Hamabostaldia 2026: Verdini Dantza Taldea: "Verdiniren distira"
DantzaErakusketa

Deskribapena

Donostiako 2026ko Musika Hamabostaldiaren barne.

Verdiniren distira artearen, mugimenduaren eta giza konexioen ospakizun bat da. Verdini Dantza Taldeak -desgaitasun funtzionalen bat duten pertsonez osatutako konpainia inklusiboak- sortu eta interpretatutako pieza honek distira egiten du oholtzako gorputzak janzten dituen brillantinaren energiarekin, interprete bakoitzaren argi berdingabea islatuta.

Dantzaren bidez, desgaitasuna indar sortzaile bilakatzen da, eta oholtza, aldiz, desberdintasunak onartu ez ezik, ospatu ere egiten diren lekua. Bidaia sentsorial honetan gorputza mintzo da, eta arimak zirraratu, eta ikusleak hunkitu egiten dira. Bizi, kolore eta enpatiazko dirdira bat, nork bere burua begi berriz ikus dezan.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia eta zuzendaritza: Isabel Verdini
  • Zuzendari laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica
  • Jantziak: Rosi Mirás
  • Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Isabel Verdini

Donostiako Musika Hamabostaldia 2026: Verdini Dantza Taldea: "Verdiniren distira"

Lekua / LugarDonostiako Udaletxeko Udalbatza-aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario18:00
Iturria / Fuentequincenamusical.eus

Antolakuntzagile

Verdini Dantza Taldea

Kokalekua