Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/07 - 2026/10/17

Sagardo Astea 2026 Igartubeiti Baserrian

Semana de la Sidra 2026 en el Caserío Igartubeiti

🎭
Bestelakoa

Deskribapena

Sagardo Astea ahalik eta modurik jasangarrienean egingo da, besteak beste mugikortasuna, energia, ura eta hondakinak ahalik eta gehien murriztuz. Erronka Garbia proiektuak bultzatzen dituen helburuekin guztiz egiten du bat Igartubeiti Baserri Museoak, eta kontuan izaten ditu urte guztiko lanketak. Ziurtagiria lan horren emaitza izan da. Urriaren 7tik 17ra bitartean egingo da Sagardo Astearen XXV. edizioa, urteurren berezia ospatzeko ekitaldi osagarriekin.

Igartubeiti Baserri Museoak jasangarritasunaren aldeko apustuan lanean jarraitzen du, eta aurtengo Sagardo Astea Erronka Garbia ingurumenaren jasangarritasun planaren baliozkotzearekin egingo da. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza departamenduak eta Ihobek bultzatzen duten programa da Erronka Garbia, eta ekitaldiak, diseinatzen diren unetik amaitzen diren arte modu jasangarrian ospatzea du helburu.

Igartubeiti Baserri Museoaren kasuan, aurtengo Sagardo Astearekin lotuko da Erronka Garbira, non Sagardo Asteak eragingo duen ingurumen inpaktua aintzat hartuko den, sortu ditzakeen eragin negatiboak murrizteko eta positiboak indartzeko. Hala, aurtengo Sagardo Astearen antolaketak, hainbat ingurumen irizpide gehitu zaizkio orain arteko prozedurari. Erronka Garbia programak lehentasunezko sei ardatz identifikatzen ditu ekitaldiak ingurumen aldetik hobetzeko (mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak, eta hondakinak), eta Sagardo Astean horiek ardatz hartuta egingo da lan.

Erronka Garbia proiektuaren helburu nagusia kontzientziatzea da, bai ekitaldia bera antolatzen duten pertsona eta erakundeei eta baita ekitaldi horietan parte hartzen duten pertsonei ere. Helburu horrek erabat egiten du bat Igartubeiti Baserri Museoaren filosofiarekin, helburuekin eta jarduketarekin, eta horregatik erabaki da Sagardo Asteari begira egitea lanketa, museoaren urteko ekitaldirik garrantzitsunean.

  • Sagardo Astea

Igartubeiti Baserri Museoak 25 urte betetzen ditu aurten eta urriaren 7tik 17ra bitartean Sagardo Astearen XXV. edizioa ospatuko du. Aste berezia izango da aurtengoa, eta ohiko jarduerez gain bereziak ere ospatuko dira urteurrena komunitatearekin ospatzeko. Hala, eta Erronka Garbia ziurtagiriari lotuta, mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak ardatz izango dituen neurriak hartuko dira.

Besteak beste, bisitariak Igartubeiti Baserri Museora garraio publikoan etortzea sustatuko da, eta posible ez den kasuetan, Ezkioko industriagunetik museora doan ekainiko diren autobusak erabiltzea bultzatuko da.

Beste helburuetako bat hondakinen kudeaketa izango da. Ahalik eta hondakinik gutxien sortzea eta sortzen direnak sailkatzea izango da helburu nagusia. Uraren erabileran ere izango du eragina Erronka Garbiak, eta kontsumoa murrizteko eta kontrolatzeko hainbat neurri hartuko dira.

  • Prentsaketak erritmoarekin, antzespenak, trikitilariak eta erakusketak

Urriak 10, 11, 12 eta 17ko sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da. “Sagar joaleak”, Igartubeitik antolatutako eta Juan Mari Beltranek, euskal herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak, eskainitako lantegi batzuetan sortutako taldeko partaide dira kirikoketa taldeko kideak.

Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez baserria bera ezagutzeko aukera ere eskaintzen du. Hala, urriaren 10ean, 11n, 12an eta 17an, 10:45etatik aurrera,antzespenak izango dira, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarreta aktore tolosarrak “Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa” antzeztuko baitute.

Urriaren 10ean, larunbatean, eguerdiko bazkal ordua girotzeko, Arandia anaiak trikitilarien saioa izango da eta urriaren 11n, igandean, Elustondo anai-arreba trikitilariak arituko dira. Gainera, urriaren 10ean eta 17an Legazpiko Langileen Ibilbidera bisita gidatua eskainiko da gazteleraz arratsaldeko 17:00etan.

Egun hauetan Igartubeitira hurbiltzen direnek, zenbait erakusketa ikusteko aukera ere izango dute. Interpretazio zentroan ikusgai dagoen “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain” erakusketak, mendeetan zehar Euskal Herriko egoera ekonomiko eta sozialetara egokitzen eta eraldatzen jakin duen arkitektura gisa erakusten du baserria, euskal landa-paisaiaren irudi nagusi bihurtzeraino.

Aldi berean, zientziaren eta arkeologiaren bidez, erakusketak agerian uzten du eta desmitifikatu egiten du denboran zehar arte ezberdinek eta literaturak arkitektura-tipologia honi buruz sortu duten irudi idealizatua, iruditeria kolektiboan sakonki eraginez.

Igartubeitiko sagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketa ere ikus ahal izango da.

Sagardo Astea 2026 Igartubeiti Baserrian

Lekua / LugarIgartubeiti Baserri Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoakoa
Ordutegia / Horario10:00-14:00 / 16:00-19:00
Iturria / Fuentegipuzkoa.eus

Kokalekua