2027/05/02 - 2027/05/05

"SHEN YUN 2027" (Euskalduna - maiatzak 2, 3, 4, 5)

"SHEN YUN 2027" (Euskalduna - 2, 3, 4, 5 mayo)

"SHEN YUN 2027" (Euskalduna - maiatzak 2, 3, 4, 5)
Dantza

Deskribapena

Ezagutu Txina komunismoaren aurretik.

Benetako edertasunak denbora geldiarazten du. Arnasarik gabe uzten zaitu.

Oihala altxatzean, beste mundu baterako atea irekitzen da: zeruko dontzeilak, inperioaren distira, izaki hilezkorrak, heroiak eta milaka urteko kondairak.

Shen Yunek bidaia paregabe batera eramango zaitu, Txinako zibilizazioaren 5.000 urteko historian zehar. Antzinako jakinduria, zeruko erresumak, betiko kondairak eta tradizio etniko biziak agertokian berpizten dira, Txinako dantza klasiko ikusgarriaren, jantzi dotoreen eta Ekialdeko eta Mendebaldeko musikaren esentzia uztartzen duen zuzeneko orkestra baten bidez. Hori guztia teknologia patentatuarekin sortutako atzealde animatuez lagunduta, denboran eta espazioan zehar bidaiatzeko aukera ematen baitute, agertokia dimentsio zoragarrietara zabalduz. 

Eszena bakoitza bizia hartzen duen margolan baten antzera zabaltzen da, kolore liluragarriz, trebetasun fisiko harrigarriz eta ausardiari, errukiari, leialtasunari eta itxaropenari buruzko istorio hunkigarriz beteta. 

Sentitu Shen Yunen edertasuna, magia eta inspirazioa... zuzenean. 

Erreserbatu aldez aurretik, eserlekurik onenak ziurtatzeko.

«Maila goreneko entretenimendua... Bikaintasunaren erakustaldi bikaina». — Stage Whisper

«Nire bizitza osoan ez dut inoiz hain koreografia ederrik ikusi». — Shirley Ballas, Dancing with the Stars saioko epaimahaiburu (Erresuma Batua) 

«Bikaina... Benetan argigarria! Mundu guztiari gomendatzen diot». — Tony Robbins, motibazio-hizlaria eta idazlea

«Mundua besarkatzeko gai den indar izugarria du. Itxaropen handia ematen du... Benetan, jainkozko laztan bat da». — Daniel Herman, Txekiar Errepublikako Kultura ministro ohia

«Animoa goratu zidan; itxaropenez bete ninduen... Mundua leku hobea da Shen Yuni esker». — Richard Swett, AEBetako Kongresuko kide ohia

«Edertasun paregabekoa. Esperientzia zoragarria izan zen guretzat eta haurrentzat». — Cate Blanchett, Oscar saria irabazi duen aktorea

«Mundu guztia ikustera animatzen dut, guztiok zerbait ikas dezagun». — Donna Karan, diseinatzailea eta DKNYren sortzailea

«Ikusi egin behar duzu sinesteko; bestela, zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena galduko duzu».— Joe Heard, Etxe Zuriko argazkilari ohia

 

 

 

"SHEN YUN 2027" (Euskalduna - maiatzak 2, 3, 4, 5)

Lekua / LugarEuskalduna Jauregia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio72 / 140 €
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / Fuenteeuskalduna.eus

Antolakuntzagile

Shen Yun Performing Arts

Kokalekua