2026/10/21 - 2026/11/11

Sorginorratzak ekimena: "Kontakizunak" tailerra

Sorginorratzak ekimena: "Kontakizunak" tailerra

Sorginorratzak ekimena: "Kontakizunak" tailerra
Formakuntza

Deskribapena

Egoitz Arrutiren gidaritzapean, hilabetez arituko dira Sorginorratzak ekimeneko gaztetxoak hitza eta irudia lantzen. ‘Kontakizunak’ deituriko saioetan parte hartu nahi duten 10 eta 12 urte bitarteko gazteentzat (LH 5 eta LH 6ko ikasleak) izen-ematea zabaldu dugu gaurtik aurrera.

Sorginorratzak ekimenaren barruan iaz izan genuen argazkilaritza tailerrak izaera berria hartuko du aurten, hitza ere landuko baitute gaztetxoek. Egoitz Arruti argazkilari azpeitiarraren eskutik, irudiei hitza jarri, hitzei irudia eman eta guztiarekin kontakizun bat sortuko dute. Irudiek hitz egingo dute, bakoitzaren interpretaziotik, gaztetxoen begietatik. Hausnarketarako, praktikarako eta sormenerako parada izango da, irudiz jantzitako istorioak kontatzeko abagunea.

Sorginorratzak ekimena: "Kontakizunak" tailerra

Lekua / LugarDinamoa Sormen Gunea
Herria / Municipio
Prezioa / Precio20 €
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentekulturaz.eus

Kokalekua