Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/17

SUKHARTE 2026: "RAZKA NAZKA" + "ZAZPI URTE ETA ERDI"

SUKHARTE 2026: "RAZKA NAZKA" + "ZAZPI URTE ETA ERDI"

SUKHARTE 2026: "RAZKA NAZKA" + "ZAZPI URTE ETA ERDI"
Antzerkia

Deskribapena

Les Bobé bobé antzerki taldeak sortutako topaketa da Sukharte: arte eszenikoak eta buru ongizatea elkartzen dituen jaialdia. Urriaren 9tik 18ra bitartean izango da Gasteizen. Antzerkia eta beste diziplina eszeniko batzuk abiapuntu hartuta, osasun mentalaren inguruko hainbat gai jorratuko ditu jaialdiak, hala nola antsietatea, depresioa, bakardadea, isiltasuna eta zaintza.

Ikuskizunez gain, hitzaldiak, tailerrak eta elkarrizketarako espazioak ere izango ditu, buru ongizateaz hitz egiteko eta hausnartzeko, estigmak alde batera utzita eta komunitatearen ikuspegia erdigunean jarriz. Sukhartek, beraz, arte eszenikoak sorkuntzarako ez ezik, enpatia, entzutea, elkar ulertzea eta zaintza sustatzeko tresna gisa ere proposatzen ditu.

_

RAZKA NAZKA | Klin, klin, klin….Segi jolasten. Non dago Galgoa? Zorte on. Klin, klin…txanponik bai? Azkena eta etxera. Klin, klin, klin… Play! Ni horretan ez naiz sartzen. Klin, klin, klin! Hau zer da zoria edo zortea? Ama, 500€ utziko dizkidazu? Klin, klin, SuperBonus!

 

ZAZPI URTE ETA ERDI | Teknologiak aurrerapauso izugarriak egiten ditu etengabe, eta pausu horiek lehen pentsaezinak ziren egoerak sortzeko erabiltzen ari gara. Kasu honetan, Anek adimen artifizialaren bitartez sortua izan den bere anaiaren abatarra bisitatuko du, bere heriotzatik zazpi urte eta erdi pasa diren honetan.

SUKHARTE 2026: "RAZKA NAZKA" + "ZAZPI URTE ETA ERDI"

Lekua / LugarIzaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio10 €
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / Fuenteiak.eus

Kokalekua