Tartalo 2026 - Fantasiazkoaren astea arteetan
Tartalo 2026 - Semana de lo fantástico en las artes

Deskribapena
2026ko azaroaren 17tik 21era TARTALO Fantasiazkoaren Astea Arteetan ekitaldiaren laugarren edizioa egingo da Gasteizen, estatu nahiz nazioarte mailan fantasiazkoari lotutako ikerketa, dibulgazio eta sorkuntza artistikoari eskainitako kultura topaketa berezienetariko bat bezala finkatuz.
TARTALOren egitaraua urriaren 26an bertan hasiko da Tolkien’s Magic Anke Eissmann ilustratzaile alemaniarraren erakusketaren irekierarekin. Eissmann nazioarteko ilustratzaile ezagunenetariko bat da Tolkienen unibertsoaren bere errepresentazioei esker. Erakusketa, EHUren Letren Fakultatean ikusgai izango dena, aurtengo edizioaren proposamen erakargarrienetariko bat izateaz gain, Erdialdeko Lurraldera egungo bere interpretatzaile nagusienetariko baten eskutik gerturatzeko aukera ere izango da.
5 egunez, ekitaldiak fantasiazkoak literaturan, zineman, arte bisualetan, musikan, diseinuan, historian, filosofian eta herri-kulturan dituen adierazpen anitzetan interesa duten espezialista, artista, ikertzaile eta publiko orokorraren topagune bilakatuko du Gasteiz berriro ere.
Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala azaroaren 18an izango da Artium Museoan, eta bertan izango dira J.J. Benítez idazlea eta Jim Casey, David Higgins y P.J. Matthews ikerlari ezagunak, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioaren emanaldi batek lagundurik. Egun horretan bertan ere izango da Brujas y brujería mahai-ingurua, Toti Martínez de Lezea, Gorka Hermosa eta Eneko Zabalaren parte-hartzearekin.
Ekitaldiaren hitzordu nagusienetariko bat J.J. Benítezek EHUko Letren Fakultatean emango duen Misterio y Ciencia Ficción hitzaldia izango da. Ondoren, bere liburuak sinatuko ditu Benítezek. Honetaz gain, ekitaldiak Félix Linaresek aurkeztuko duen El gabinete del Doctor Caligari pelikula mutua emango du, zuzeneko musikaz lagundurik.
2026eko edizioak nazioarteko presentzia nabarmena izango du honako espezialisten partehartzeari esker: Janina Ramirez, Erresuma Batuko kultura dibulgatzaile garrantzitsuenetariko bat; Bristoleko Unibertsitateko Richard Buxton klasizista; literatura fantastikoaren, mitoaren eta egungo kulturaren ikerketan erreferenteak diren Jim Casey, David Higgins eta P.J. Mathews; eta Jon Juaristi idazle, saiakeragile eta akademikoa, zeinak mito, kultura eta sorkuntza artistikoaren arteko harremanaren inguruko topaketa eta eztabaidetan parte hartuko duen.
Beste ekintza garrantzitsu bat Gasteizen moda, dantza, ilustrazioa, ikerketa akademikoa eta arte bisualak bezalako arlo ezberdinetako pertsonaiak bilduko dituen sortzaile eta artisten topaketa izango da. Parte-hartzaileen artean Igor Yebra, Anke Eissmann, Janina Ramírez eta Tomás Hijo salamancar ilustratzailea daude. Azken hau egungo fantasiazko ilustrazioaren ikur nagusienetariko bat izateaz gain, Tolkienen unibertsoaren barruan nazioarteko presentzia handiena duen artista espainiarra ere bada.
Imaginario fantastikoen ilustrazioari, grabazioari eta zabalpen bisualari emandako aparteko ibilbide artistikoaren errekonozimendu bezala, Tomás Hijok 2026 Tartalo Saria jasoko du, hots, ekitaldiak ematen duen aitorpen nagusia. Bere lana ezinbestekoa izan da J.R.R. Tolkienen eta fantasiazkoari lotutako beste hainbat tradizioen ondarea publiko orokorrari heltzeko garaian, erreferente bilakatuz mundu osoko irakurle eta bildumagileentzat.
Urtero EHUko Letren Fakultatean egiten den nazioarteko kongresu akademikoak, familientzako ekintzek, Santa Isabel hilerriaren inguruko misterio eta elezaharren ibilbideek, Buesa Arenatik igorriko den La cueva de Tartalo podcastaren saio berezi batek eta SILOÉ taldearen, La M.O.D.A-ren eta Nacho Pistachoren musika izango duen amaiera-galak osatuko dute egitaraua.
Laugarren edizio honekin, TARTALOk fantasiazkoa aztertu eta ospatzen duen Europako erreferentzia kultural bihurtzeko bokazioa berresten du, aldi berean Gasteizek kulturari, sormenari eta berrikuntzari lotutako hiri gisa nazioartean duen proiekzioa indartuz.