2026/11/13 - 2026/11/15

"TITIZÉ - A venetian dream"

"TITIZÉ - A venetian dream"

"TITIZÉ - A venetian dream"
Antzerkia

Deskribapena

Venezia ospetsua, bere atmosferekin, poesiarekin eta misterioekin.

Ikuskizun bisual, poetiko eta zirraragarria da TITIZÉ, ametsetan inspiratutako unibertso batera bidaiatzera gonbidatzen dituena ikusleak, umorea, musika, akrobazia eta irudimena uztartzen dituen esperientzia paregabe bat bizitzeko.

Veneziaren magian eta ospean inspiratuta, TITIZÉikuskizunak errealitatearen eta fantasiaren artean esekita dagoen mundu batera eramango du ikuslea, irudi harrigarriz eta etengabeko harriduraz osatutako antzerkira, hitzik gabe hunkitzeko eta liluratzeko gai denera.

Compagnia Finzi Pasca ospetsuak eta Daniele Finzi Pasca ameslariak —hainbat ikuskizun sortu ditu Cirque du Soleilentzat, Corteo eta Luzia esaterako— sortu dute TITIZÉ, eta hamaika artista biltzen ditu eszenaratze liluragarri batean. Bertan, clownak, gorputz-hizkuntzak, musikak, akrobaziek eta makina eszeniko harrigarriek bizia emango diote Venezia magiko eta oniriko bati.

Ikuskizun liluragarria, poetikoa eta harrigarria publiko guztientzat.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea, zuzendaria eta argiztapenaren diseinatzailea: Daniele Finzi Pasca.
  • Musika, orkestrazioa eta soinuaren diseinua: Maria Bonzanigo.
  • Eszenografia eta tresneria: Hugo Gargiulo.
  • Jantziak: Giovanna Buzzi.
  • Ekoizpena: Compagnia Finzi Pasca, Fondazione Teatro Stabile del Veneto – Teatro Nazionale.

Saioak: 

  • Azaroak 13, ostirala: 19:30
  • Azaroak 14, larunbata: 12:00 + 19:00
  • Azaroak 15, igandea: 12:00 + 19:00

"TITIZÉ - A venetian dream"

Lekua / LugarArriaga Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / Precio22 / 40 €
Ordutegia / HorarioKontsultatu
Iturria / Fuenteteatroarriaga.eus

Antolakuntzagile

Compagnia Finzi Pasca

Kokalekua

Galeria

"TITIZÉ - A venetian dream" — irudia 2