Txoriastea 2026: "Vidas secas"
Txoriastea 2026: "Vidas secas"

Deskribapena
Brasilgo eta munduko zinemako harribitxi bat da film hau, sertão eskualdean desplazatutako nekazariei buruzkoa. Argazkia, gaiaren tratamendua eta "inor ez direnen” (“los nadies”, Galeanok esango lukeen bezala) erretratua apartak dira.
«Vidas secas filmak familia baten istorioa kontatzen du. Fabiano nekazaria, bere emaztea den sinhá Vitória, eta bere bi seme-alabak berrogeiko hamarkadako sertão eskualdean. Asaldura politiko eta sozial handiko garai batean egina, Brasilen diktadura militarrak ezarriko zuen estatu-kolpearen bezperan. Latinoamerikako zinemaren titulu handienetako bat da.»
Hizlaria: Rosabel Argote, giza eskubideetan, migrazioetan, ingurumen desplazamendu behartuetan eta asiloan espezializatutako kazetaria da. Bere azken erreportajeen artean, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkartearekin "Refugiadas Repudiadas en Lesbos" koproduzitu du. Literatura eta Zineman doktore ere bada Kaliforniako Unibertsitatean.
Hizkuntza: portugesa