2026/11/05

Emakume idazleen mundu bat: María Sánchez

Un mundo de escritoras: María Sánchez

Emakume idazleen mundu bat: María Sánchez
Hitzaldia

Deskribapena

Emakume idazleen mundu bat programaren barruan topaketa María Sánchez idazlearekin. Slawka Grabowska arituko da moderatzaile lanetan.

María Sánchez (Kordoba, 1989) albaitaria eta idazlea da. Literatura, feminismoa, abeltzaintza estentsiboa, kultura eta landa-ingurunea landu ohi ditu irratian eta beste hainbat hedabidetan.

María Sanchezen ibilbidea albaitaritza eta literatura uztartzeagatik nabarmentzen da. Bi esparru horietatik, landa-mundua, animalien eta ingurumenaren babesa eta landa-eremuko emakumeen lanaren aitortza defendatzen ditu.
Bere lanen artean daude Cuaderno de campo (La Bella Varsovia, 2017), Tierra de mujeres. Una mirada íntima y familiar al mundo rural (Seix Barral, 2019), Almáciga. Un vivero de palabras de nuestro medio rural (Geoplaneta, 2020) eta Fuego la sed (La Bella Varsovia, 2024).

Bere lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Andaluziako Ingurumen Merezimenduaren Domina (2023), Zenda Poesia Saria 2023-2024 eta XLIV Afundación Nazioarteko Julio Camba Kazetaritza Saria (2024).

Emakume idazleen mundu bat: María Sánchez

Lekua / LugarSan Telmo Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / FuenteDonostia Kultura

Kokalekua