"Ura bere bidean 2026" (urriak 22, 23 eta 24)
"Ura bere bidean 2026" (22, 23 y 24 octubre)

Deskribapena
Ura Bere Bidean 2026ko kontzertuak 2026ko urriaren 22an, 23an eta 24an izango dira.
"Edizio berezia eta berritua". Hitzok erabili dituzte Ura Bere Bidean 2026 nolakoa datorren azaltzeko. Aurreikusita zeuden urriaren 23ko eta 24ko emanaldiei hirugarren bat gehituko zaie urriaren 22an (osteguna), eta denera, 29 dira parte hartuko duten taldeak eta artistak. Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera arituko dira guztiak.
Bilboko Campos Antzokian aurkeztu dute jaialdiaren seigarren edizioa, gaur arratsaldean, eta han eman dute jakitera kartela. Esan dutenez, artista gehienak, % 70, orain arte Ura Bere Bideanen egon gabeak dira; % 27 iazko ekitaldian egon ziren; eta gainerako % 3, lehenagoko edizioetan. Honako hauek dira aurten BEC!-eko oholtzara igoko direnak: Mirua, Maruxak, Tatta, Merina Gris, Dupla, Olaia Inziarte, Hofe, Bengo, Sara Zozaya, Judith Neddermann, Shinova, En Tol Sarmiento, The Uskis, Lendakaris Muertos, Betizu Taldea, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Betagarri, Alaitz eta Maider, Pasión Vega, Xabi Solano, Deabru Beltzak, Doctor Deseo, Evaristo, Niko Etxart, Joselu Anaiak, Gontzal Mendibil eta Pantxoa eta Peio.
Aurkezpenean esan dutenez, Joselu Anaiak taldea omenduko dute aurtengo edizioan, eta Deabru Beltzak taldearen 30. urteurrena ere ospatuko dute. Ohi bezala, kontzertuek aurrez iragarri gabeko elkarlan eta ezustekoak ere izango dituzte.
Ura Bere Bidean ekimenaren web orrian jarriko dituzte salgai hirugarren emanaldirako sarrerak; martxoaren 31n, komunitateko kideek izango dute erosteko aukera, eta, apirilaren 1ean, publiko orokorrak.
Bere bost urteko ibilbidean, belaunaldi desberdinetako artistak balioan jartzea izan du helburu ekimenak, haien ekarpena aitortzea, publikoak zabaltzea eta azken 50 urteetako euskarazko musikaren inguruan ondare sinfonikoa sortzea.