Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/06

Urdin elektrikoa: Nahia Zubeldia Danele Sarriugarterekin solasaldi musikatua

Urdin elektrikoa: Nahia Zubeldia Danele Sarriugarterekin solasaldi musikatua

Urdin elektrikoa: Nahia Zubeldia Danele Sarriugarterekin solasaldi musikatua
Hitzaldia

Deskribapena

Nahia Zubeldia (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1982) itzultzaile profesionala, idazlea, kantaria eta musikaria da. Lengoaia zientziak ikasi zituen eta ondoren itzulpengintza EHUn, Gasteizen. Itzulpena du ogibide eta musika zaletasun. Idazle ere bada, bere kantuak idatzi izan ditu.

Lapurdiko Lumi taldeko partaidea da Nahia, Manu Matthysekin batera. Bi munduren nahasketatik emaitza bakar bezain ederra erdietsi dute: pop elektroniko atmosferikoa biltzen duten lau abestitako EPa (Moï Moï Records), eta bi LP: Itzal Zikinak (2019) eta Bezperen Dirdira (2022).

Danele Sarriugarte (Elgoibar, Gipuzkoa, 1989) itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (Alemanian eta Estatu Batuetan egonaldi bana egin ditu), eta Literatura eta Literatura Konparatuaren Teoriari buruzko masterra egin du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 

Urdin elektrikoa: Nahia Zubeldia Danele Sarriugarterekin solasaldi musikatua

Lekua / LugarBIRA Kulturgunea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / FuenteBIRA Kulturgunea

Kokalekua