2026/10/31

Vermut Sessions: KINKI BOYS

Vermut Sessions: KINKI BOYS

Vermut Sessions: KINKI BOYS
Kontzertua

Deskribapena

Kinki Boys 2018an Bilbon sortutako hirukote bat da: Marga Alday (baxua eta ahotsa), Vila Berenguer (bateria eta ahotsa) eta Mikel G. Mancho (gitarra eta ahotsak). Eszena bilbotarreko beteranoek osatua, rock and roll zuzena, punka eta post-punk ilunena nahasten dituzte, abesti gordin, labur eta erritmo bizikoetan. Disko luze bat eta hainbat EP kaleratu dituzte, eta orain Jugando Sucio argitaratu dute, EP-trilogiaren azken atala. Amalur abestia euskaraz ere kantatzen duten lehena da, eta horrek bide berri bat irekitzen die. Zuzenean ikusi beharreko taldea.

 

Vermut Sessions: KINKI BOYS

Lekua / LugarHelldorado
Herria / Municipio
Prezioa / Precio16 €
Ordutegia / Horario13:30
Iturria / Fuentehelldorado.ne

Kokalekua