Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/09/27

Bisita gidatua: "Mirandaola burdinola martxan"

Visita guiada: "Mirandaola burdinola martxan"

🎭
Bestelakoa

Deskribapena

Antolakuntzak jakinarazten du:

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Ezin daiteke gehiago eskatu! Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!

Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea

11:30 Burdinola martxan - Euskeraz

12:30 Burdinola martxan - Gazteleraz

943 73 04 28 / mirandaola@lenbur.com / www.lenbur.com

Bisita gidatua: "Mirandaola burdinola martxan"

Lekua / LugarEuskal Burdinaren Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario11:30 + 12:30
Iturria / Fuentelegazpi.eus

Kokalekua