Bisita gidatua: "Sinbiotika" Txaro Marañonen erakusketa
Visita guiada: "Sinbiotika", exposición de Txaro Marañon

Deskribapena
Sinbiotikan, Txarok itxuraz aurkako izaera duten bi materialen arteko elkarrizketa ezartzen du. Alde batetik, buztina, bere jardun artistikoaren funtsezko materia, eta horrekin eskulturak, muralak eta instalazioak eraikitzen ditu. Bestetik, hondartzetan jasotako plastiko-zatiak, hondakin izateari utzi eta obretan txertatzen direnak, dimentsio berri bat hartuz.
Material horien bizikidetzak sinbiosi berezia sortzen du. Plastikoa, desagertu edo ezkutatu beharrean, ikusgai geratzen da piezetan, itsas ekosistemetan eragina duen errealitate baten aztarna gisa; izan ere, mikroplastikoen bidez, elikadura-katean amaitzen du.
Horrela, erakusketak salaketatik harago doan begirada proposatzen du. Txaro Marañonen obrek ikuslea gonbidatzen dute normalean baztertzen dugun horren aurrean gelditzera eta objektuek, sortu ziren funtzioa betetzeari uzten diotenean, egiten duten ibilbideaz galdetzera.
Buztinak aukera ematen dio artistari elementu biziak eraikitzeko azalak sortzeko. Obrari eransten dizkion plastiko-zatiek inertearen zama dakarte. Bi materialen arteko talkatik abiatuta, bere lanak ikerketa-gune bat zabaltzen du, non obrek berek galdera berriak sortzen dituzten.
Sinbiotikan, zeramika, beraz, gaur egungo problematika beste ikuspegi batetik behatzeko tresna bihurtzen da. Zeramika-teknika desberdinek forma organikoaren eta artifizialaren artean, edertasunaren eta ezinegonaren artean, eta ekosistemen hauskortasunaren eta hondakinen iraunkortasunaren artean oszilatzen duten formak eraikitzea ahalbidetzen diote Txarori.
Bisita gidatuak:
- Gaztelaniaz: urriaren 6an 18:00etan, urriaren 8an 12:00etan eta urriaren 16an 12:00etan.
- Euskaraz: urriaren 11n, igandea, 11:15ean.
Doako bisita. Gehienez 25 pertsona. Izena emateko bidali mezu bat info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org helbidera edo deitu 945 161 830 telefonora, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara.