Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/02 - 2026/10/04

Vital Eguna 2026

Vital Eguna 2026

Vital Eguna 2026
Jaialdia

Deskribapena

Vital Egunak zortzigarren edizioari ekingo dio, hiru egunetara zabaldu den formatuan, eta, lehendabizikoz, doako musika-hitzordu handi bi eskainiko ditu, publikoari irekiak, baita kulturaren, musikaren, kirolaren eta parte-hartzearen inguruan askotariko publikoa biltzeko pentsatutako beste proposamen batzuk ere. Hartara, egun batzuetan, Gasteizen eta Arabako beste leku batzuetan doako jarduerak egingo dira, Espainiako musikaren izen handiak, artista eta talde berriak, familientzako proposamenak, umorea, kirola eta Vital Fundazioaren eskutik topaketaren lehenengo edizioetatik ekimen horren identitatearen parte den alderdi soziala eta solidarioa uztartuko dira.

Vital Eguna 2025 edizio musikalenetakoa izan zen, Foruen plazan gau ahaztezina bizi izan zen, Cruz Cafunérekin, Rico Rosa DJ eta ekoizlearekin eta Safu abeslariarekin batera, gainera, The Otis Redding Show Lurraldetik bira egiten ari zen eta +Musika jarduerak bertako taldeen musikaz bete zituen Gasteizko auzoak. Lortutako arrakastaren ondoren eta emanaldi bakoitza erabat bete zela kontuan izanda, aurtengo nobedade nagusienetaka honakoa izango da, lehenengo aldiz, doako kontzertuak egingo direla gau bitan jarraian. Foruen plazan, urriaren 2an, ostirala, Kaparrak eta La Plazuela arituko dira, eta larunbatean, hilak 3, 48280 eta bigarren jardunaldia itxi eta kartelburua izango den Delaossa.  

Egitaraua osatzeko, La Ruina Show-ren saio bi egingo da ARKABIAn, eta sarrera guztiak salduta daude jada; Gaueko Martxa Solidarioa, aurten Autismo Araba elkartearen alde; eta Vital Enpresa-Lasterketa. Proposamen horiei familientzako prestatutako jarduerak gehituko zaizkie, hala nola Txulalai ikuskizuna, Amurrio eta Maeztura ere hurbilduko dena, eta +Musikaren beste edizio bat, tokiko taldeen kontzertuak Arabako hiriburuko hainbat auzotara eramango dituena.

Vital Egunak urteen joan-etorrian hazten joan den ideiari eutsiko dio: topaketa ospakizun ireki bihurtzea, adin eta gustu guztietarako jarduerak dakartzana eta Gasteizen nahiz Lurraldeko beste udalerri batzuetan presentzia duena.

Doako kontzertuak gau bitan, Foruen plazan 

Musikak protagonismo berezia izango du aurtengo edizioan ere. Lehenengo eguna urriaren 2an izango da, ostiralarekin, Kaparrak taldearen eskutik. Talde hori Aretxabaletako lagun talde batean sortu zen eta runba maila berri batera eramaten ari da. Eurek estreinatuko dute Foruen plazako agertokia, 20:00etan. 21:30ean La Plazuela iritsiko da, Andaluziako musika herrikoia, flamenkoa, elektronika eta funka uztartzen dituen proposamena garatu duen Granadako bikotea.

Bigarren gaua, urriaren 3an, larunbata, 20:30ean hasiko da, euskal eszena urbano berriari lotutako 48280 kolektiboaren eskutik, rapa, soinu urbanoak eta euskarazko letrak bateratzen dituena. Eta 22:00etan Delaossa-ren txanda izango da, azken urteetako rap espainiarraren figura eraginkorrenetakoa eta ezagunenetakoa.

La Ruinaren umorea

Umoreak ere bere tartea izango du Vital Egunean, La Ruina Show iritsiko baita ARKABIAra, urriaren 3an, larunbata, eta 4an, igandea. Ignasi Taltavull eta Tomàs Fuentes komiko eta gidoilariek sortutako formatuak egoera deserosoenak eta publikoaren oroitzapen txarrenak partekatzeko eta barre egiteko istorio bihurtzea proposatzen du. Bertaratutakoak eszenatokira igo daitezke, aurkezleek komentatu eta ikuskizunaren erdigune bihurtuko dituzten pasadizoak kontatzeko. Saio bakoitzean, gainera, gonbidatu berezi batek hartzen du parte. Saio bietarako sarrerak agortuta daude.

Gaueko Martxa Solidarioa, Autismo Araba elkartearen alde

Gaueko Martxa Solidarioa Vital Egunaren parte da, 2018an egin zen lehenengo ediziotik. Ordutik, ekimenak Gasteizko hainbat naturagunetan zehar ibili da eta bere izaera solidarioari eutsi dio; izan ere, izena eman duten pertsonen parte-hartzea Lurraldeko gizarte erakundeei laguntzearekin lotu du. Aurten, martxak Autismo Araba elkartearekin lankidetzan jardungo du, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonen eta haien ingurunearen ongizatearen alde lan egiten duen erakundearekin. Vital Fundazioak dohaintza bat egingo dio elkarteari parte hartzen duen pertsona bakoitzeko.

Urriaren 2an izango da, ostirala, eta 20:00etan irtengo da Estadio Vital Fundaziotik (Cervantes pasealekua), Armentiako basoan barrena, jende guztiarentzat pentsatutako ibilbidetik, gutxi gorabehera zortzi kilometrokoa eta zailtasun txikikoa. Parte-hartzaileek mendiko txano bat jasoko dute opari. Autismo Arabari ere ekarpenak egin dakizkioke horretarako gaitutako kontuaren bidez (IBAN ES28 2095 3140 5210 9026 2261). Izen-emateak zabalik daude www.vitaleguna.eus webgunean.

Vital Enpresa-Lasterketa

Kirola izango da Vital Egunaren beste ardatzetako bat, Vital Enpresa-Lasterketaren aurtengo edizioaren eskutik. Hitzordu horrek hamarkada bi baino gehiago daramatza hiriko herri lasterketen parte izaten. Mila parte-hartzaile inguru biltzen ditu urtero probak, eta jarduera fisikoa, ohitura osasungarriak eta talde espiritua bateratzea du helburu. Ibilbideak bost kilometro ditu erdiguneko kaleetan zehar, eta bi, hiru edo lau pertsonako taldeetan parte hartzeko aukera ematen du. Izen-emateak irailaren 29ra arte egonen dira zabalik.

Musika, dantza eta jolasa familia osoarentzat, Txulalairen eskutik

Haurren nahiz familiek Vital Eguneko proposamen parte-hartzaileenetakoa izango dute: Txulalai, Kantu Kolore taldeko hainbat kideren esperientziatik sortutako proiektua, euskarazko musika, dantza, jolasa eta eduki hezitzaileak bateratzen dituena. Haurrak ikusle izan ez ezik, ikuskizuneko pertsonaiekin batera abestu, dantzatu eta parte har dezaten pentsatuta daude bere ikuskizunak. Abestiek enpatia, adiskidetasuna eta ohitura osasungarriak ere jorratzen dituzte.

Gasteizen, urriaren 2an, ostirala, izango da hitzordua, 19:00etatik aurrera, Zabalganako Bastida plazan. Amurrion, larunbatean, hilak 3, 12:30etatik aurrera San Anton plazan izango dira; eta Maeztun, 18:30etatik aurrera, frontoiko plazan.

+Musika, tokiko taldeak auzoetan

Musika programazioa ez da Foruen plazan geratuko. +Musika 2025ean abian jarritako ekimenak tokiko taldeen emanaldiak eramango ditu, berriro, Gasteizko hainbat auzotara. Vital Egunaren espazioak zabaltzea eta musika hiriko beste toki batzuetara hurbiltzea du helburu proposamen horrek. Kontzertuak doakoak dira eta urriaren 3an, larunbata, eguerdi aldera, izango dira, 13:00etatik 15:00etara, lau gunetan:

  • Ekialdeko parkea (Salburua): Ruta 21. Gasteizen sortutako taldea da, eta hainbat musika estilo eskaintzen ditu: popa nahiz rocka, Mexikoko musika eta flamenkoa. 
  • Bastida plaza (Zabalgana): The Blooms. Ibilbide luzea duen musika taldea da eta soul, jazz, pop nahiz funkyarekin ausartzen da.
    • Zumaia plaza (Lakua). Skaribe. Ibilbide luzeko musikariak dira eta  mundu osoan ezagunak diren abestiak interpretatzen dituzte, hainbat estilotan funk, soul, swing, pop rock, ska eta reggae, esaterako.   
    • Sancho el Sabio (pergolan). Secreto a voces. Pop eta rock doinuak, bai ingelesez, bai gaztelaniaz, eta sorpresaren bat euskaraz.
 
 

Vital Eguna 2026

Lekua / LugarForuen Plaza (Gasteiz)
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentefundacionvital.eus

Kokalekua