2026/10/27

Wolrd Press Photo 2026: Mahai-ingurua: "EnfocaH: pertsonen aurkako gerra"

Wolrd Press Photo 2026: Mesa redonda: "EnfocaH: la guerra contra las personas"

Wolrd Press Photo 2026: Mahai-ingurua: "EnfocaH: pertsonen aurkako gerra"
Hitzaldia

Deskribapena

World Press Photoren esparruan, ‘EnfocAH: pertsonen aurkako gerra’ eztabaida izango dugu. Topaketa honetan gaur egungo gerrak nola kontatzen eta erakusten diren aztertuko dugu, biztanleria zibilaren bizitza erabat mespretxatzen duten gatazkak baitira.

Hizlarien artean izango dira Bernat Armangué, The Associated Press-eko fotokazetaria, Pulitzer sari baten irabazlea eta World Press Photo sariduna; Santi Palacios, fotokazetaria eta Sonda Internacional-eko zuzendaria, World Press Photo sariduna; Patricia R. Blanco, El País-eko kazetaria; eta Kate Burton, Mugarik Gabeko Medikuen aholkulari humanitarioa. 

Azken edizioetan bezala, aurten ere Mugarik Gabeko Medikuen eta Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuaren laguntza berezia izango dugu.

 

Wolrd Press Photo 2026: Mahai-ingurua: "EnfocaH: pertsonen aurkako gerra"

Lekua / LugarMontehermoso Kulturunea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00 - 20:30
Iturria / Fuentevitoria-gasteiz.org

Kokalekua